XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honek, noski, eguneroko bizitzarekin zerikusia baitu eta, oro har, bizitza oso batekin.

Poetaren hitzak geure erara errezitatuz, askotan errepikatu ohi dugu: Oso garrantzitsua bada egun batean borroka egitea, garrantzitsuagoa da urte askotan ekitea.

Baina bizitza osorako borrokalari izatea, hori da behar duguna, horiek baitira ezinbestekoak.

Honelako edo antzeko sinesmenak, erlijiotasun laikotzat salatuak izan dira maiz.

Agian, denetarik egongo da, eta gainera bost axola, Askatasunaren Teologiaren jarraitzaile batzuk ezagutu ondoren errespetu handia hartu baitiot sinesmen erlijioso askori, nahiz eta ene burua ateotzat izan.

Bada, honez gain, iraultzaren gaia modu arrazionalen batean tratatzeko garaia, kapitalismoaren apologisten iritziei eta gizarte burgesaren burdinazko legeei aurre eginez, bai intelektualki bai politikoki.

Munduan zehar, egunero, goseak eta parasitoek handitutako sabelen jabe diren milioika haurren begi ederrak hutsaren ortzean galduta daudela jakiteak adierazten dit mundu honetan bidegabekeria eta injustizia gehiegi dagoela, eta ziurtatzen dit, horrek baduela azalpenik, ez dela patu txarren ondorioa, mundu osoan nagusi den sistema baten eragina eta ondorioa baizik.

BEGIRADA GEROAN JARRITA

Zapalduta dagoen herri bateko iraultzaileok edo ezkertiarrok, abertzaleak izan behar dugu, nazio askapenaren aldeko borrokalariak.

Hori bai, gure abertzaletasuna ezin da bazterkerian eta berekoikerian oinarritu; aitzitik, balore lagunkoi, gizatiar eta internazionalismo humanistan oinarritu behar da, emantzipazio borroka ororen kide izanik.

Independentista naiz